Getxoko udalerriaren alkatetza eskuratzeko asmoz, PSE-EEri "nahi dituen arloak" ematea da popularrek hobesten duten aukera, Antonio Basagoiti Bizkaiko PPren presidenteak gaur goizean jakitera eman duenez.
Europa Press-ek zabaldu dituen adierazpenetan, Basagoitik baieztatu du Sestaon EAJrekin udal gobernua hitzartzeko asmoa dutela eta, berriz,
Getxon eta Plentzian jelkideak gobernutik at nahi dituztela. Era horretan, Basagoitik orain arte esandakoari muzin egin dio, izan ere aurretik mehatxua egin baitzion PSE-EEri Getxon lagundu ezean, Portugalete, Basauri eta Sestaon sozial demokratak gobernutik kanporatuko lituzkeela. Orain, ordea,
Getxoko PSE-EE "zentzuduna izan dadila eta getxoztarren desioen aurka joan ez dadin" nahi du popularrak, PP-PSE-EE gobernu egonkorra dela medio, Imanol Landak jarraituko lukeen "Zarraoaren sektarismoarekin bukatzeko". Dena den, bihar goizean Marisa Arrue
Getxoko PPko presidentea eta alkategaiak prentsaurrekoa emango du, "Getxoko gobernu ituna zer egoeran dagoen" azaltzeko. Argazkian, Marisa Arrue alkategaia Raquel Gonzalez eta Eduardo Andrade ziengotzi popularren artean.