Udalerriko kultur eta kirol elkarteekin batera, Santa Ana eta Santo Domingo jaiak iragartzeko kartel lehiaketaren zazpigarren edizioa deitu du
Berangoko Udalak. Parte hartu nahi dutenek Berangon erroldatuta egon beharko dute eta, gehienez, bi lan aurkeztu ahal izango du bakoitzak. Gaia librea den arren, "Berangoko jaiak 2007" leloa agertu beharko da horietan. Kartelak entregatzeko epea larunbat honetan (ekainak 16) 14:00ak arte egongo da zabalik: posta arruntez edo zuzenean Berangoetako kultur etxera (Simon Otxandategi etorbidea 64) eramanez. Irabazlearen izena aipatu kultur aretoan emango dute ezagutzera uztailaren 3an. Hain zuzen ere, lan guztiak egongo dira ikusgai bertan, uztailaren 2tik 25ra arte. Txapeldunak 200 euro jasoko du. Argibide gehiagorako 946 682 143 telefono zenbakira dei daiteke. Argazkian, jai giroa iaz San Anan /
Obrint Pas: Diari d'una gira.