Getxoko PSE-EErekin larunbatera arte izango dituen bileretan azken orduko akordioren bat lortu ezean Marisa Arrue ez da alkatea izango. Horrela jakinarazi du alkategaiak berak bakarrik eman duen prentsaurrekoan. Alabaina, Arruek nabarmendu du Luis Almansak eta Getxoko PSE-EEk egungo hiruko gobernua ordezkatzeko orain arte egindako adierazpen guztiak, balizko PP-PSE-EEren gobernuari Getxoko Udaleko UGTk emandako atxikimendua eta hainbat gaietan ados egotea: Getxoko hirigintza plana atzera botatzea, Areetako Xake plaza berritzea, Gobela ibaia estaltzea, telefonia antenentzako luzamendua edo terrorismoaren biktimen gorazarrea, kasu. Bere ustez, orain arte izandako batzar guztietan bai Almansak eta bai Getxoko PSE-EEk gobernu-hautabidearen alde agertu dira, baina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako PSE-EEko exekutibak alderdikeriagatik eta beste udalerritako interesengatik "getxoztarrei traizio egin" diela salatu du Arruek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!