Mankomunitateak pilak batu eta berziklatzeko ekimen berria abiatuko du irailean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 13a, 20:05

Irailetik aurrera, Uribe Kostako Mankomunitateak pilak biltzeko 200 bat edukiontzi jarriko du Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko lantegi eta dendetan. Oraingoz, deialdia ireki dute horrelakorik jaso nahi duten tokiko arduradunek ontzia eska dezaten. Jasotze zerbitzua doakoa izango da eta Erandioko Recypilas SA enpresa espezializatua arduratuko da hilero bildutako pilak batzeaz. Era berean, Mankomunitateak pilak dituzten forma ezberdinak eta egon daitezkeen lekuak jakinarazi eta guztiak berziklatu beharraren garrantziaz jabetzeko informazio kanpaina abiatu du. Bestalde, ohartarazi dute pilak zabortegietan sor ditzaketen arriskuak: suteak, erreakzio kimikoak, eta aire, lur eta ibaien kutsadura, besteak beste.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun