Uribe Kostako berriak eta iritziak eskaintzen dituen UKBERRI.NETek pasa den hilabetean izan ditu bere historia laburraren daturik onenak. Hauteskunde hilabete horretan, bi marka apurtu ditu Uribe Kostako eta beste lekuetako 3.830 internauta euskaldunek webgune honetara egindako 10.154 bisitei esker. Orain arteko daturik hoberenak 2006ko martxokoak ziren, hurrenez hurren 2.647 irakurle ezberdin eta 8.888 bisitekin. Hilabete horretan erakutsi zuen orri gehien UKBERRI.NET, 71.190, 2007ko maiatzean (65.040) baino 5.000 gehiago, alegia. Era berean, bisita gehien jaso duen eguna 2006ko martxoaren 7a izan zen. Egun horretan, 747 pertsonek jarraitu zuten Algortako Mentxakabarri gaztetxearen desalojoa (argazkian) UKBERRI.NETeko orrien bitartez. Bestalde, aipatzekoa da gure irakurleek Uribe Kostako udaletara aurkeztutako hautes-zerrenden pdf dokumentua 794 aldiz deskargatu dutela.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!