Payatarren egun komunikatiboa da gaur

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 13a, 21:56

Nekez aurkituko dugu Uribe Kostan Fredi, Xabi eta Itsaso Paya anai-arreba bertsolari eta artistak ezagutzen ez duenik. Badaezpada ere, bi komunikabide konjuratu dira gaur haien ospea oraindik gehiago zabaltzeko, hori posible baldin bada. Alde batetik, Koska Uribe Kostako irrati libreak Xabik eta Fredik pasa den ekainaren 7an Algortako Irish Piper´s Pub-en Wilson Saliwoncyk payadorearekin batera emandako "Payadoreak" ikuskizunaren bideoa zabaldu du, ia 9 minututan emanaldiaren une onenak bilduz. Bestalde, "Berria" egunkariak bi orrialdetako elkarrizketa egin dio Bizkaiko txapeldunari, Nekane Gonzalez kazetariaren erruz. Itsasok ere neba ertainaren bere ikuspegia lau haizetara zabaltzeko bidea izan du bertan. Bestalde, bonus track gisa edo, Gu ta Gutarrak ikuskizuneko webgunean topa daiteke hiru anai-arrebek pasa den martxoan Astrabuduan taularatutako ipuin musikatuaren bideoa. Argazkian, hiru Paya Ruiztarrak amaren atzean / Itsasmuga.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun