Lehenengo datuen arabera,
Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) hautaprobetarako matrikula egina zuten Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 7.828 ikasletatik 7.479k (%95,54) gainditu dute. EHUko iturrien arabera, campusei begiratuta, Araban matrikulatutako 1.010 ikasleetatik 974k gainditu dute, hau da, %96,44k; Bizkaian 4.030 ikaslek egin zuten proba, eta 3.8368k gainditu, hau da, %95,19k; Gipuzkoan, berriz, 2.788k egin zuten eta 2.669k gainditu, hots, %95,73k. Gauzak horrela, alde gutxigatik baldin bada ere, Erandio eta Leioako campusean izan dira emaitzarik txarrenak. Nota ofizialak ikasleak matrikulatu direneko ikastetxeetako ordezkariei eman zaizkie gaur eguerdiko 12etan. Ordu horretatik aurrera Internet bidez ere ikasleek nota ikusi ahal izan dute,
www.ehu.es webgunearen bidez. Bestalde, hautaproben ezohiko deialdia uztailaren 4, 5 eta 6n izango da.