Andres Isasi udal musika eskolak argitaratzen duen laugarren diskoa da hau: lehenengoa Xaramel txistu taldearen “Bizkai Dantzak” izan zen; ondoren jazz taldeen “Omnibus” kaleratu zuten eta, joan den urtean, ikasleen taldeak egindako lana.
Egun 900 ikasle
Gaur egun 900 ikasle ditu musika eskolak eta horietariko 300 bat taldeetan ari dira musika jotzen. Andres Isasi musika-eskolak ardatz hauek ditu: pedagogikoki erakargarria izatea, musikari dagokionez eraginkorra izatea eta diru aldetik bideragarria izatea. Zentroa irizpide hauen arabera: musika praktikatzeak lehentasuna izatea, irakaskuntza amateur eta profesionala eskaintzea, espezialitate eta joera guztietara irekita egotea, eta adina oztopo ez izatea irakaskuntzarako.
Bertoko 150 ikaslek egindako lanekin CD bikoitza argitaratu du Andres Isasi musika eskolak. Grabaketan hari, gitarra eta akordeoien orkestrak, abesbatza, fanfarrea, txirulen laukotea, eta jazz taldeen lanak jasotzen dira. Argitaratutako 1.200 aleak ikasleen artean eta udal egoitzatan banatuko dituzte. Jardunean dagoen Iñaki Zarraoa alkateak Joxean Llorente zentroko zuzendariarekin aurkeztu zuen atzo diskoa. CDak estilo anitzetako musika jasotzen du eta abestiak talde bakoitzaren ezaugarrien eta hauek osatzen duten ikaslen arabera aukeratu dira. Llorenteren ustez “maitasunez, ilusioz eta ondo egindako lanaren emaitza da”. Argazkian, atzoko aurkezpenean grabaketan parte hartutako hainbat ikasle izan ziren.