Gorlizen, ordea, gauzak ez daude hain argi. Nahiz eta Basagoitik atzo ziurtatu PPrenaz gain (zinegotzi bat, Espainiako Alderdiaren legeari esker), Gorlizko Talde Independenteak (4 zinegotzi) EA (1) eta EBren (1) sostengua ere dagoeneko baduela, akordioa ez dago ofizialki sinatuta momentuz. Gainera, ikusi beharko da EAko Enrique Garcia zinegotziak Eusko Alkartasuneko exekutibak gomendutako hiruko gobernuaren zabaltzea onartuko duenetz, izan ere aurreko hauteskundeetan EAJrekin koalizioan joan bazen ere, legealdi osoan oposizioan izan da eta Patxo Igartua alkatearekiko harremanak oso txarrak izan dira, hainbatetan gardentasun eza, jauntxokeria eta EA gutxietsia leporatu dizkiola.
Udalerri horretan, EAJk (6 zinegotzi) eta PPk (1) zinegotzi bana eskuratu dute Espainiako Alderdien legeari esker.