Parte hartu nahi dutenek aurkeztu behar izango dituzte euren lanak, aurrez euskarrian zigilua jarrita. Hori udaletxepean egingo da 9:00etatik 10:30ak arte, lehiaketa egunean berean eta lanak jasotzeko ordutegia 16:30etatik 17:30ak arte. Sariei dagokienez, partehartzaile guztientzako izango dira oroigarriak. Bertoko lehiatzailerik hoberenak (udalerrian erroldatuta egon beharko du), berriz, sari berezia izango du.
Kategori bakoitzean sariak emango dira:
A KATEGORIA, 6 urte arte
1. Garaikurra eta margozteko tresnak.
2. Margozteko tresnak.
3. Margozteko tresnak.
4. Margozteko tresnak.
B KATEGORIA, 7-8-9 urte
1. Garaikurra eta margozteko tresnak.
2. Margozteko tresnak.
3. Margozteko tresnak.
4. Margozteko tresnak.
D. KATEGORIA, 10-11-12 urte
1. Garaikurra eta margozteko tresnak.
2. Margozteko tresnak.
3. Margozteko tresnak.
4. Margozteko tresnak.
E.. KATEGORIA, 13-17 urte
1. Garaikurra eta 200 euro.
2. 175 euro.
3. 150 euro.
F. KATEGORIA, 18 urtetik gorakoak
1. Garaikurra eta 500 euro.
2. 350 euro.
3. 300 euro.
San Juan jaietako egitarauaren barruan, XIX. Kanpoko Margo Lehiaketa deitu du ekainaren 17rako