Algortako
Manex Zubiaga preso politikoa berriki lekuz aldatu dute Fleury Merogis espetxetik Chateauroux-eko kartzelara,
Etengabe bitakorak jakinarazi duenez. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak emandako datuen arabera, Manexen senideek gaur ezagutu dute leku aldaketa. Chateauroux-eko presondegian, Mikel Negrete Ortega eta Jean Marie Saint Pee Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideak badaude ere, algortarrak ez du haiekin egoterik izango biak baitaude prebentiboen zentroan eta, ordea, Manex kondenatuen eremuan jarri dute. Espetxe hau Zubiaga bost urtetan ezagutzen duen laugarrena da. Izan ere 2002ko maiatzaren 6an atxilotu ondoren La Sante-ra eraman zuten, urte horretako abuztuaren 21ean Fleury Merogis-era eramateko. Villepintetik igaro ostean, berriz, 2005eko apirilaren 19an atzera eraman zuten Fleury Merogisera.