Getxoko Turismo Bulegoak udako ordutegi zabalagoari ekin dio gaur

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 15a, 16:19

Aurreko udatan egin bezala, Ereagako hondartzan dagoen Getxoko Turismo Bulego nagusia gaur hasita eta irailaren 15era arte, egunero 10 orduz egongo da zabalik, goizeko 10:00etatik 20:00etara. Berriz, Areetan, Bizkaiko Zubiaren ondoan dagoen Turismo Bulego Mugikorrak ere bere ordutegia zabalduko du, baina zortzi orduz soilik. Horrela, udan zehar goizeko 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da irekita egunero. Biak ala biak larunbatetan, igandeetan eta jaietan ere irekiko dira eta gainera, aurten, berritasun bezala, bi tokietan bizikletak hartu ahal izango dira doan. Turismo bulegoen lan nagusia Getxok, Bizkaiko kostaldeak eta Euskal Herriak astiarako eta turismorako dituzten aukeren berri ematea da, eta Getxo udalerriari dagokionez, piragua, bela arina, zaldi edota itsaspeko bezalako ekitaldien programak, hotel, jatetxe, Getxo Taxi Tourreko ibilbideak edo iraupen desberdinetako bela irteeratarako informazioa eskaintzea eta erreserbak egiteko aukera ematea, zuzenean edo Internetez. Argazkian, ez ohiko bisitariak izan ziren 2006ko irailaren 27an.

Gainera, Getxoko Turismo Bulegoak bidaiak antolatzeko zerbitzua dauka, hau da, Espainiako Estatuan eta nazioartean bidaiak antolatzeko zerbitzua, besteak beste, Turismo Bulegoan ibilaldiren, egonaldiren edota turismo aktiboren gaineko informazioa erraztuz..
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun