Luis Almansa Getxoko PSE-EEko hautagia "haserre" agertu da PPri botoa ematea debekatu diolako alderdiko exekutibak, baina ziurtatu du bihar agindua bete eta Imanol Landa alkate izendatzea bermatuko dutela. "
El Correo Español" egunkariari egindako adierazpenetan, Almansak ez du argitu abstentziora jo edo beraien burua bozkatu duten, baina emaitza berbera izango da, EAJ zerrenda bozkatuena izanda Ezker Batuaren sostengua ere beharko ez duela. Hautetsi konstituzionalistaren arabera, "alderdiaren oniritzia ez badugu bi gauza besterik ez zaizkigu gelditzen: etxera joatea ala alderdiaren agindupean jarraitu" eta bera ez da etxera joango alderdian 30 urte egon ostean. Bestalde, goraipatu du popularrekin duten adostasuna eta bere amorrua agertu du kanpainan agindutako programa ezin bete geratzeagatik: "EAJ gobernutik aldentzea gure programaren puntu nagusietakoa zen".