Leioako "jai aurreko egunak" martxan daude Betagarri eta Jarabe de Paloren kontzertuekin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 15a, 22:38

Leioako Udalak orain dela urte batzuk asmatutako Leioako Sanjuan kilometrikoek jarraitzen dute egun makina bat kultur ekitaldi eskaintzen. "Jai aurreko egunak", ezagunak diren moduan, hilaren 9an hasi ziren Udalarentzat, baina jende andanak gaur izango ditu erreferentetzat lehenengo aldiz. Alde batetik, txikienek, arratsaldeko 7etan barrakak ireki dituztelako Udondoko Ikaztegi Zaharreko parking-ean; beste aldetik gazte eta ez hain gazteek Barandiaran institutuko patioan 22:00etan Betagarri (argazkian, 1999ko Gasteizko jaietan ile gehiagorekin) eta Falso Dogma taldeen kontzertua izango delako. Sevillako taldea Leioako VII Pop Rock Lehiaketan finalista gelditu zen Metal arloan. Gasteiztarrak, berriz, hamar urte egin dute lehenengo diskoa grabatu zutenetik eta "Hamaika gara" zortzigarren lana aurkeztuko dute. Bihar ere, beste bi talde, katalanak kasu honetan, izango dira Barandiaranen 22:00etan: Jarabe de Palo, "La flaca", "Depende" edo "Bonito" kanta arrakastatsuen egilea, eta Sol Lagarto, hiru CD ekoiztu dituena eta Leioako Pop Rock Lehiaketa irabazi ostean Warner diskoetxerekin hitzarmena sinatu duena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun