Baina galdera konkretuagoekin sakondu gura nuke: posible litzateke beste entziklopedia aske euskaldun bat, Wikipedia izanda? Edota tokiko albistegi euskaldunak Debagoienan edota Uribe Kostan, Goiena.net eta Ukberri.net erroturik egonda?
Hobekuntzak nabariak izan beharko lukete arrakastatsuak izateko, jendea erakarri ahal izateko, kasu askotan ez baitago oinarri zibersozial nahikorik bi antzeko proiektu erritmo bertsuan mantentzeko, Aupatu.com-en kasua horren adibide garbi-garbia delarik.
Galdera hauekin adierazi nahi dudana zera da, internauta euskaldunaren behar berriei erantzuteko prest egon behar duela euskarazko ziber-mundua, eta ez proiektu berri zatitzaileak egiteko, web2.0-ko proiektu bakoitzak eskatzen duen erabiltzaile komunitatearen eta internauta euskaldunen kopuruak aintzat hartuta.
Mikel Iturbe blogari getxoztarrak gaur Itsasertzeko zubia bere bitakoran argitaratutako artikulua
Informazio pixka bilatuta ikus daiteke euskara, munduko 100 hizkuntza handienetatik urrun dagoen bitartean (100.ak 20 milioi hiztun ditu), interneten nahiko ispilu polita den Wikipedian 47. hizkuntza dela. Badugu zer ospatu, lehen munduan eta dugun izpiritu euskaltzalea izatearen zorteari esker, hein handi batean. Baina, etengabe has daiteke euskara interneten? Komunikabide euskaldun gehienak dirulaguntzez bizi diren bitartean, bideragarriak al dira mota bereko hainbat eta hainbat euskarazko webgune, bizi dugun euskarazko zibermunduan? Inork gutxi uka dezake beharrezkoak direla euskarazko gero eta eduki gehiago izatea interneten, blog, podcast eta abarrekoen bitartez, edota kostu askoz txikiagoak dituela interneteko webgune bat mantentzeak, paperezko egunkari bat kaleratzea baino. Argazkian, Mikel Iturbe Erandio eta Uribe Kostako