Bihar udaletxeetan kontzentrazioak egingo ditu EAEk "herri borondatea errespeta" dezaten

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 15a, 23:37

Eusko Abertzale Ekintzak (EAE) bihar Hego Euskal Herriko udaletxeen aurrean egingo dituen kontzentrazioetan hiritarrak parte hartzera deitu ditu. Protesta udalen eratze prozesuarekin batera egingo dute, "herri borondatea errespeta dezaten" eta "zero demokraziaren aurka ahotsa altzatzeko". Asteazkenean emandako prentsaurrekoan, Ondarroa, Mendexa, Zizurkil, Ordizia, Urkabustaitz, Ibarra eta Astigarrako EAEko hautetsiak agertu ziren, leku guzti horietan zerrenda ilegalizatuek tokiko hauteskundeak irabazi zituztela. Uribe Kostan, berriz, EAEk 15 hautetsi aldarrikatzen ditu, bina Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Leioa eta Urdulizen eta bakarra Plentzian. Gaur goizean Getxoko EAEk jakinarazi duenez, Espainiako Alderdien Legeari esker zinegotzi horiek hartzeko aukera duten alderdiei LOREG legearen 182.2 artikulua erabiltzea proposatuko diete, era "legal eta zilegian" herri borondatea bermatzeko. Uribe Kostan, Hauteskunde Batzordearen eskutik horrela jaso dituzte zerrenda ekintzaleak legalak izatekotan EAEk izango lituzkeen zinegotziak: EAJk (6), PPk (5), PSE-EEk (2), EAk (1) eta Ezker Batuak (1). BIharko kontzentrazio goiztiarrena Getxoko udaletxean egingo dute, goizeko 7:40ean. Argazkian, EHAK alderdiaren presidenteak "putxerazoa" salatzeko asmoz lapikoa eraman zuen bozkatzean pasa den maiatzaren 27an / Pintxo gorria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun