Ezkerreko gobernua dagoeneko
oso gatz ikusten dela Sopelan, Eusko Alkartasunak jakinarazi du bihar alkatearen izendapenarekin ez dela joku politikoa bukatuko herrian.
Leire Pinedo (argazkian) zinegotziak ordezkatuta, alderdi sozialdemokratak Euskal Herriko autodeterminazio eskubidea, bizitza eskubidea, normalizazio politikoa eta orohar hauteskundeetako bere programa politikoa defendatuko ditu Sopelako udaletxean. Neurriak ez badituzte zehaztu ere,
Sopelako EAk agindu du "udaletxe honetako beste indar politiko batzuekin batera Sopelako herriak biziki babesten dituen ekimen oso positiboak" aurrera ateratzen saiatuko dela, ziur aski TAOren balizko desagerpenari erreferentzia eginez. Ildo beretik, EAk argitu du "alkatearen izendapenerako akordioa ezinezkoa bada, oposizioko talde politiko batzuk konpartitzen ditugun interes orokorreko gaietan bai izango dela posible akordioetara heltzea". Bestalde, EAJk azken lau urteotan egin duen kudeaketa deitoratu egin dute, "hiritarren partehartzetik urruna, larderiatsua eta bezerian oinarritua" izateagatik. Horregatik, uste dute, "hautestontzietan gogor zigortu dute".