Berangoko Udalbatza beteta egon da, jelkideek eta ekintzaileek beren jarraitzaileak eraman dituztela. EAEkoek 40 pertsonako protesta egin dute kanpoaldean eta 10 minutuz udaletxe barruan ere. Anabel Landak gehiengo osoz eskuratu du alkate izendapena. Gainera, beste alderdiek nork bere buruari eman dio bozka. Baina EAEko kideen ustez EAJko zazpigarren zinegotzia "zilegia ez denez" protestaka hasi dira. Dena den, batzarra amaitzear zegoela gertatu da hori eta 50 bat ertzain oldartzeko prest egon arren, kontrako agindua jaso dute.
Urdulizen, ordutegiarekin eta hautetsiekin "egindako iruzurra" salatzeko asmoz, EAEren jarraitzaileek Juan Olea alkatearen etxeraino joan dira eta bertan kontzentrazioa egin dute. Ondoren, kalejira egin dute herrian zehar hainbat auto sirenak erabiliz.