Gizon bat hil da Algortako Sarrikobaso kalean izandako sutean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 18a, 11:21

Gizonezko bat hil da atzo Algortako Sarrikobaso kaleko 11. zenbakian dagoen eraikinean (argazkian) izandako sutearen ondorioz. Sua 23:30ak aldera piztu ei zen etxe horretako bigarren solairuan, Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera. Sua amatatzean gizonezkoaren gorputza aurkitu zuten suhiltzaileek hirugarren pisuan. Biktima konorterik gabe zegoen eta osasun zerbitzuak suspertzen saiatu baziren ere hil zen, antza kea arnasteagatik itota. Herrizaingo Sailaren arabera litekeena da gizona behartsua izatea eta hutsik zegoen etxean sartu izana. Izan ere, oraindik ez dute hildakoa identifikatu. Sutearen arrazoia ere ez dute oraingoz aurkitu eta Ertzaintzak ikerketa zabaldu du horren inguruan. Bestalde, suteak altzariak eta sofak erre zituen, baina ez du kaltetu eraikinaren egitura.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun