Su ikuskizunak eta rock and roll soinuek girotuko dute San Juan gaua Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 18a, 21:47

Urteroko kanpo margo lehiaketak eman zien hasiera atzo Barrikako San Juan jaiei eta datorren asteburuan jarraituko dute ospakizunek. Horrenbestez, Haitzama taldeak girotuko du ostiral gaua, aurretik sardinekin sabela bete eta sagardoarekin zintzurra ondo buzti ostean, noski. Tartean, su artifizialak izango dira. Larunbatean, goizean goizetik edukiko dute zerekin gozatu txikiek: jolasak, puzgarriak, txu-txu trena, ludoteka, pailazoak... San Juan bezperako sua, berriz, argi eta soinu ikuskizun batekin jantzi dute, Valladolideko Kull de Sac taldearen (argazkian) eskutik, hain zuzen. Eta txokolatea dastatu bitartean, rock festibalari emango zaio hasiera: Con un paso en el blues (blues), The killministers (70eko hamarkadako musika) eta A morir (80eko hamarkadako musika) taldeak izango dira taulagainean, 23:30etik aurrera. Igandean, azkenik, ohiko nekazaritza eta artisautza azoka eta sukalki lehiaketa izango dira.

Egitaraua:

Ekainak 22, ostirala

18:00 Kalejira txistulariekin.
20:00 Sardina jan herrikoia eta sagardo festa bertsolari eta trikitixarekin.
23:30 Su artifizialak.
24:00 Erromeria Haitzamarekin (Ibilaldiaren abestiaren sortzaileak).

Ekainak 23, larunbata

11:30-13:30 Kalejira txistulariekin.
11:00-ñ14:00 / 16:00-19:00 Txu-Txu trena, umeentzako parkea (jumping eta puzgarriak), ludoteka eta umeentzako jolasak.
19:00 Poco Pico pailazoen antzezpena, Ba zen behin espazioa (disko-saltsa).
21:30 Tai ji erakusketa: “Sua eta ura”.
22:30 Argi eta soinu ikuskizuna San Juan gaua ospatzeko Kull de Sac taldearekin.
23:00 San Juan gaueko sua eta txokolate jana.
23:30 Rock festibala honako taldeekin: Con un paso en el blues (blues), The killministers (70eko hamarkadako musika), A morir (80eko hamarkadako musika).

Ekainak 24, igandea

9:30 VII. Jon Deunaren Nekazaritza eta Artisautza Azoka trikitixaz girotuta.
10:30 XXXI. Sukalki Lehiaketan izena ematea.
11:00-14:00 / 16:00-19:00 Txu-Txu trena.
11:15 Meza nagusia.
12:15 Euskal dantzak plazan Getxoko Itxas Argia taldearen eskutik.
13:30 Nekazaritza lehiaketaren sari banaketa eta sukalkiko kazolen aurkezpena epaimahaiaren aurrean.
18:00 Margo eta sukalki lehiaketen sari banaketa umeentzako animazioarekin.
20:00 Saiheski jan herrikoia fanfarriaz alaituta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun