Jon Bilbao presoaren aldeko plataforma aurkeztuko dute etzi Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 18a, 22:11

“Jon Bilbao Moro etxera” herri plataforma jendaurrean aurkeztuko dute asteazken honetan, ekainak 20, Astrabuduako Josu Murueta plazako kultur etxean, 19:30ean, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Bertan presoaren egoera ere azalduko dute, eta abokatuak, familiarrak eta plataformako ordezkariak izango dira. Jon Bilbao Morok 25 urte baino gehiago daramatza kartzelan, eta aspalditik behar zuen kalean espetxe legediaren beraren aplikazioan. Bestalde, Borja Gutierrez berangoztarrak eta Fresneseko espetxe frantziarran diren gainontzeko euskal preso politikoek maiatzaren 16an egindako protesta ezagutzera eman du amnistiaren aldeko erakundeak. Argazkian, urtarrilaren 19an manifestazioa egin zuten Erandion, Jon Bilbao Moro espetxean 25 urte bere eta lau egunera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun