Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela eta, hausnarketarako saioa antolatu du, asteazken honetarako (ekainak 20), Algortako Getxo Antzokian, Getxoko Udal Garapen Lankidetza eta Gizarte Zerbitzuetako Arloak. Horrenbestez, 19:30etik aurrera, “Invisibles” izenburuko film-sorta eskainiko dute. Javier Bardem aktoreak ekoiztutako lana da, gatazka eta ahaztutako gaixotasunen gaineko Mugarik Gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundearen sentsibilizazio proiekturako propio egina. Bost laburmetari dira, dokumentua eta fikzioa tartekatzen dituztenak: horietako hiru gatazka armatuen ganekoak dira eta beste bi gaixotasunen gainekoak. Zinema emanaldiaren ostean, Errefuxiatuak Laguntzeko Espainiako Batzordeko partaideek zuzendutako eztabaida tartea egingo da. Sarrera 2,90 eurokoa da. Argazkian, Kolonbiako hainbat errefuxiatu etxera bidean, filmazio lantaldearekin batera / Mugarik Gabeko Medikuak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!