Getxoko udal ludotekan familia ugariei egingo dizkieten deskontuengatik pozik dago PP

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 20a, 23:21

Getxoko PP pozik agertu da gaur Areetan jarriko den Getxoko udal ludotekan sartzeko tasak finkatzen duen ordenantza fiskalean familia ugariei deskontuak handitzeko popularrek egin zuten proposamena hein handi batean onartu egin delako. Marisa Arrue Getxoko Alderdi Popularreko bozeramaileak azaldu duenez, "berriki, udal ludotekan sartzeko tasak ikertzen zituen batzordean erabiltzeko deskontuak ere proposatu ziren, adibidez oinarrizko errenta dutenei %75eko deskontua. Gure proposamenarekin Udal Gobernuak proposatzen zuenarekin baino gehiago handitu dira familia ugariei egindako deskontuak, eta asko ez bada ere, familia ugariei laguntzak handitzeko lehen urratsa da". Hortaz, udal ludotekan, gaineratu du Arruek, "hainbat seme-alaba duten familiek %25 deskontua izango dute lehenengo hirurentzat eta %40koa laugarrenetik aurrera". Argazkian, Raquel Gonzalez, Marisa Arrue eta Eduardo Andrade zinegotzi popularrak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun