Astelehenean neguko ordutegiari ekingo dio Metro Bilbaok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 13a, 15:09
Metroak bere ordutegiak aldatuko ditu astelehenetik aurrera, irailak 17, eta neguko zerbitzuaren ohiko maiztasun eta bidaia kopuruak izango ditu, %18 joan-etorri gehiago hain zuzen ere. Eskaintza areagotze horrek egunero ehun bidaia gehiago egingo direla esan nahi du. Astelehenetik ostegunera egunero 652 zerbitzu abiaraziko dira eta ostiraletan, berriz, 680. Neguko ordutegi berria urte amaierara arte egongo da indarrean eta, oporretako etenaren ostean ohiko jardunari berrekingo dioten eskarira egokitzera begira berratonduta, astean zazpiehun tren baino gehiago erantsiz. Metro Bilbaok, guztira, 4.824 zirkulazio programatuko ditu astelehenetik igandera bitartean.
Tarte horretan, metroak Etxebarri eta San Inazio artean 2:30 minutuko maiztasunak berreskuratuko ditu goizeko lehen orduetan (7:30etik 10etara, gutxi gorabehera), San Inazio eta Bidezabal eta Portugalete artean maiztasuna 5 minutukoa izango dela. Goizeko 10etatik eta 20:30era, berriz 3 eta 6 minutukoak izango dira maiztasunak, etengabe. Azkenik, Plentziarako maiztasunak 18 ala 20 minutukoa izaten segituko du, zein astegun eta zer ordu den arabera.

Gaueko zerbitzuari dagokionez, metroa larunbatean gau osoan ibiliko da enborrean 15 eta bi adarretan 30 minutuko maiztasunaz. Ostiral eta jai bezperetan, ordea, hiri trena goizaldeko ordu bietatik aurrera baino ez da ibiliko, udako zerbitzu bereziak kenduta. Baina, maiatzean Metro Bilbaok iragarri zuenez, ekaina eta iraila artean trenak gau osoan jardungo dute ostiraletan. Hortaz, irailak 21 eta irailak 28, 24 orduko zerbitzua duten urteko azken ostiralak izango dira, besteak beste Areetako Mesedetako Amaren jaietara joango direnen onerako.

Metro Bilbaok informazio esku-orriak atera ditu, Bezeroen Arretarako Bulegoetan eta geltokietan eskura daudenak. C gunerako liburuxka berezia diseinatu da, unitate bakoitza Berango eta Plentzia arteko geltokien artean xeheki zer ordutan igarotzen den jasoz. Informazio gehiago gura duenak Metro BIlbaoren webgunean (www.metrobilbao.com) “ordutegi eta maiztasunak” atalean aurkituko du, asteroko ia bost mila trenak geltoki guztietatik zer ordutan igarotzen diren xeheki ageri baita bertan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun