Jesus F.M. 56 urteko margolaria hil da goizeko 1etan Asuako Makro enpresan izandako lan istripu baten ondorioz. Osalan erakundeak zabaldu duenez, ezbeharra gertatu denean langilea bakarrik zegoen egitura batean mantenimendu lanak egiten, eta sei edo zazpi metroko altueratik erori da lurraren kontra. Osalanen txostenaren arabera, behargina Protein Ignifugaciones SL enpresaren langilea zen eta erabiltzen zuen plataformak Europako Batasuneko arautegia betetzen du eta segurtasun barandak ditu. Gorpua hildakoaren lankide batek topatu du, Jesus F.M. zenaren oihua entzun eta ondoko biltegitik korrika ailegatzean. Gaurkoa lan istripuan Uribe Kostan hil den aurtengo laugarren behargina da, Barrikan, Getxo udalerriko Plentzia Hiria urbanizazioan eta Getxon zendutakoen ostean. Argazkian, apirilaren 27ko lanuztea dela eta, LAB sindikatuak Algortan egindako elkarretaratzea / Koska irratia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!