Laster hasiko dira eskupilota, pala eta frontenis eskolak Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 23a, 22:56
Denboraldi berria gainean, eskupilota, pala eta frontenis eskoletan izena emateko epea zabaldu du Gorlizko Portalena Esku Pilota Kirol Elkarteak. Ikasle bakoitzak 20 euroko kuota ordaindu beharko du eta jasotzen den dirua pilotari gazteentzat materiala erosteko izango da, klubeko arduradunek adierazi dutenez. Horrenbestez, kirol taldeak Gorlizko kultur etxean (Uresarantze, z/g) daukan bulegoan, gorliz.kirol[abildua]kzgunea.net e-posta bidez edo 692 731 963 telefono zenbakira deituz apunta daitezke neska-mutilak. Eskupilota eskolak (benjaminak eta kimuak) astelehen eta asteazkenetan izango dira, 18:00etatik 19:00etara. Palan jokatzen (benjaminak eta kimuak), berriz, astearte eta ostiraletan ikasi ahal izango da, 18:00etatik 19:00etara. Azkenik, ostiralero emango dituzte frontenis eskolak (kimuak eta haurrak), 19:00etatik 20:00etara. Bestalde, Mendibike elkarteak antolatuta, XVII. Mountain Bike Gorliz 2008 ibilaldia izango da larunbat honetan, irailak 27. Horrenbestez, irteera (11:30ean) baino 30 minutu lehenagora arte eman ahal izango da izena. Nagusien lasterketarako 10 euro ordaindu beharko dira eta martxa txikirako beste horrenbeste. Akabuan, kirol materiala zozketatuko da eta partehartzaile guztiek kamiseta bat jasoko dute. Argazkian, haur bikotea palan jokatzen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun