Getxoko Gobernu Taldeak datorren udal batzarrera eramango ditu Areetako Santa Anako babes ofizialeko etxebizitzetako lurpeko aparkalekuak eta trastelekuak emateko onartutako pertsonen zerrenda eta tokiak banatzeko zozketaren baldintzak onartzeko proposamena. Zozketak aparkalekuak aukeratzeko ordena zehaztuko du eta datorren urriaren 10ean egin ahal izatea aurreikusten da, 12:00etan udaletxeko batzar aretoan, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Eskainitako 201 plazatetarako (horietatik 35 trastelekuarekin) 64 eskakizun jaso dira. Horregatik eta maiatzaren ohiko osoko bilkuran erabakitakoaren arabera, "udal akordio zehatza hartzeko inolako beharrik gabe", eskakizun kopurua plazen kopurua baino txikiagoa izan denez, hemendik aurrera udalerri osoko bizilagunek eskatu ahal izango dute aparkaleku horietako bat. Partzelen prezioa 20.461,83 eurotan dago eta trastelekuena 925,12 eurotan. Azken horiek ezin dira era independentean lortu, hau da, trastelekuarekin batera ondoko aparkatzeko tokia ere hartu behar dute interesatuek. Argazkian, Santa Anako BOEak eraikitzeko lanak.