Aintzane Garai hiltzeagatik Mikel Hermani jarritako zigorra errekurritu du defentsak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 19a, 21:22

Mikel Herman Belaustegigoitiaren abokatuek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusian errekurritu dituzte Aintzane Garai bortxatu eta hil zuelakoan akusatuari ezarritako 32 urte t'erdiko kartzela zigorra, Barrikatik edo Garai familiarengandik 46 urteko urruntze-agindua eta 540.000 euroko kalte-ordaina. Horretarako defentsak ia agortu du alegazioak egiteko epemuga. Epaiketan, Ertzaintzak egindako ikerketako hainbat urrats jarri zuen zalantzapean defentsak. Gainera, Mikel Hermanek ezeztatu zuen hasierako deklarazioa eta Ertzaintzaren aldetik tratu txarrak jasan zituela adierazi zuen epaiketan zehar. Bere aldetik, Aintzane Garairen familiak erabaki zuen epaiari errekurtsorik ez jartzea, nahiz eta ados ez egon, baina defentsak jarritakoari aurre egingo diote. Argazkian, Yolanda Lopez, Aintzane zenaren ama, David Garai, seme zaharrena eta Jose Mari Ezpeleta Barrikako alkate ohia, prentsaurreko batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun