Bihar, 19:00etan "Bertso kabareta" izango da Iratxe Ibarra, Onintza Enbeita eta Ohiana Perearekin; eta 22:00etako gazte afariaren ondoren, Etsaiak, Sexty Sexers eta No Drama taldeek joko dute. Larunbatean, berriz, 19:00etan trikitixak alaituriko txikiteoa egingo dute akelarreko dantzariek eta gaueko 12etan akelarrea ospatuko da Kandela taldearen (Flamenko fusion) laguntzaz. Etzidamu, igandea, Karidadeko Benta ikuskizunaz gozatu ahal izango da, 20:00etatik aurrera.
Maritxu Teilagorri eta txosnagunearen egitaraua:
OSTEGUNA 21
* 21:00etan Koadrilen jaitsieraren ostean, Bulebarretik txosnetarainoko igoera, fanfarrea eta buruhandiekin.
* 21:30ean Pregoia, txupina eta txosnen irekiera Berbalamiñe euskara taldearen eskutik.
* 23:00etan Kontzertuak: FEOS PERO MAJOS + LAS FURIAS (Leioako nesken musika taldea).
OSTIRALA 22
* 19:00etan bertso-poteoa txosnagunetik herriraino eta buelta..
* 20:30ean Igela eta twister erraldoi txapelketa.
* 22:00etan Gazte afaria.
* 23:00etan Kontzertuak: ETSAIAK + SEXTY SEXERS + NO DRAMA.
LARUNBATA 23
* 14:00etan Bazkaria koadrilekin Barandiaranen.
* 17:00etan Umeentzako jolasak eta puzgarriak.
* 17:00etan Nekazari gazteen azoka.
* 19:00etan Akelarreko dantzarien triki-poteoa herrian zehar.
* 22:00etan Sardinada herrikoia.
* 00:00etan San Juan Gaueko AKELARREA.
* ondoren kontzertua: KANDELA TALDEA (Flamenko fusion)
* Goizaldean Txokolatada
IGANDEA 24
* 18:00etan Herri olinpiadak.
* 20:00etan Kontzertua: KARIDADEKO BENTA.
* 21:30ean Afari merienda.
* Ondoren, Jaiak amaitzeko ur guda.
Gaur arratsaldean hasiko dira Leioako San Juan jaiak. Ohikoa denez bi izango dira jai horietako eragile nagusiak: alde bateik, Leioako Udala eta beste aldetik, Maritxu Teilagorri jai herrikoien aldeko elkargunea. Azken horrek egitarau zabala antolatu du txosnagunean eta herrian zehar, euskara, parekidetasuna, parte hartzearen bultzada, adin guztientzako ekitaldiak eta giro herrikoia nagusitu nahian. Txosnak herrigunetik