Leioako San Juan jaietan izango da UKBERRI

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 21a, 12:41

Jakin badakizuenez, Maritxu Teilagorri jai herrikoien aldeko elkarguneko kide da UKBERRI Uribe Kostako Komunikabide Euskaldunak elkartea. Hain zuzen, horrek sortutako konpromisoak zein Leioako San Juan jaietan txosna jartzeak eragindako lanak direla eta, albistegi digital euskaldunaren jarioa motelagoa izango da egun hauetan eta, horregatik, barkamena eskatu nahi dizuegu webguneko irakurle fidel zareten guztioi. Hala ere, horrek ez du esan nahi elkar ikusiko ez dugunik. Txosnagunera hurbiltzea besterik ez duzue horretarako. Beraz, Leioan elkarrekin izango garelakoan, ondo pasa!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun