El Proyecto Brundel-Mosca, berriz, 2005ko udan sortu zuten kontzertu bakarra emateko eta, emaitza ona eman zuenez, aurrera jarraitzea erabaki zuten Amaia Sanchez-Guardamino Lopez (ahotsa), David Fernandez Florez (gitarra), Lluis Queralto Flores (baxua) eta Unai Arteaga Elorriaga (bateria) taldekideek. Aurrez erabakitako estilorik ez dute. Horrela, bossa, jazz, reagge, funk, elektro, pop, latin, sehaska kanta... estiloko abestiak ditugu euren errepertorioan. Erderaz zein ingelesez jotzen dute.
Azkenik, Zaunka rock-metal taldea da, zentzu orokorrean. Algortar bik eta galdakar batek osatzen dute: Alain (gitarra eta ahotsa), Aihen (baxua) eta Iñigo (bateria). Hainbat herri eta gaztetxetan jo dute, horien artean: Ondarru, Sestao, Basauri, Gasteiz, Bartzelona, Lisboa (azken bi hauetan lehiaketa bat irabazi ondoren), Elorrio eta Usansolo (2007ko talde lehiaketan bigarren saria irabaziz). Euskaraz jotzen dute.
Larunbatean, Getxoko Txorimalo gaztetxean izandako finalaren ostean, txapelduna badauka Algortako San Inaziotako maketa lehiaketak: Rise to Fall taldea, alegia. Horrenbestez, death melodiko boskotea izango da uztailaren 30ean Anestesia taldearekin batera joko duena. Bestalde, El Proyecto Brundel-Mosca eta Zaunka suertatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Nuevo Catecismo Catolico eta Frontkick talde alemaniarrarekin (uztailak 28) eta Oliba Gorriak eta Orreaga 778 taldeekin (uztailak 29) joko dute horiek. Hiru kontzertuak San Nikolas plazan izango dira, 23:00etatik aurrera. Rise to Fall 2006ko erdialdean sortu zuten hainbat taldetan ibilitako lagunek death melodikoa egiteko asmoz, baina beste estiloak baztertu gabe. Hugo eta Javier Quizical taldeko kide ohiak (gitarrak), Renato Beforceko kidea (bateria), Alain Zuldar eta Bioterror taldeetan ibilitakoa (ahotsa) eta Iñigok (baxua) bat egin zuten proiektu berrian, melodia eta abiada handiko kantuak sortuz. 2006ko amaieran demoa grabatu eta, izandako harrerari esker, maiatzaren 2an Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketan jotzea lortu zuten, Sanctrum suediarrekin batera, oihartzun handiagoa lortuz. Ingelesez jotzen dute. Argazkian, Alain taldeko ahotsa.