Sopelako San Pedrotarako makina bat ekitaldi antolatu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 27a, 20:40

Ostegun honetan hasi eta igandera bitartean, San Pedro jaiek beteko dituzte Sopelako bazter guztiak. Gauzak horrela, adin eta gustu guztientzako ekitaldi sorta antolatu du Udalak, egunez zein gauez gozatu ahal izateko. Besteak beste, txikienek Zipiriñen izango dituzte jarduera eta ikuskizunak: jolasak, bitsa, magia, antzerkia... Hamalau urtetik gorakoentzako, berriz, Gaztegunea jarriko dute plazan. Bertan, eskalada murrua, tibetar zubia, tirolina, Wi kontsolak, surf taula zimulagailua eta abar egongo dira neska-mutilen eskura. Bestelde, ohikoa denez, mota askotako txapelketa eta lehiaketak izango dira Sopelako San Pedrotan: futbito, briska, bakailao txapelketa... Baita musika eskaintza oparoa ere: Gozategi, Guadalajarako Mexiko Lindo, Ostadar, Perfusion, Iruxur eta The McKensy´s Clan Band taldeen emanaldian antolatu dituzte, hurrenez hurren, tokiko agintariek. Argazkian, zirku ikuskizuna udaletxe plazan aurreko San Pedro jai batzuetan / Sopelana.net.

Egitaraua:

Ekainak 28, osteguna

17:30 Gimnasia erritmikoa eta Tai ji erakustaldia frontoian.
17:30-21:00 Kirol jarduerak eta jolasak plazako gaztegunean: eskalada murrua, tibetar zubia eta tirolina (14 urtetik gorako gazteei zuzendutako ekintzak).
19:00 Umeentzako ikuskizuna Kanpanolue taldearekin, plazan.
20:15 Ups perkusio taldearen kalejira.
20:30 Koadrilen jaitsiera Ku Klux fanfarriarekin.
21:00 Pregoi irakurketa eta txupina.
22:00 Dantzaldia Gozategi taldearekin, plazan.

Ekainak 29, ostirala

10:30 Kalejira udaletxetik elizara: Uribe-Bazterra musika banda, Barinatxe txistulari taldea, trikitilariak, erraldoiak, buruhandiak eta dantza taldea.
11:00 Meza nagusia.
11:00-14:00 / 17:00-20:00 Txu-txu trena.
11:00-14:00 / 17:30-20:00 Umeentzako jolas parkea Ziripiñen.
11:30 Ohorezko aurreskua eta elizateko dantzak.
12:00 Kalejira elizatik udaletxera: Uribe-Bazterra musika banda, Barinatxe txistulari taldea, trikitilariak, erraldoiak, buruhandiak eta dantza taldea.
12:30 Uribe-Bazterra musika bandaren emanaldia Eleizalde plazan.
12:30-14:30 / 17:30-20:30 Kirol jarduerak eta jolasak plazako gaztegunean: eskalada murrua, tibetar zubia, tirolina, Wi kontsolak eta surf taula simulagailua (14 urtetik gorako gazteei zuzendutako ekintzak).
13:00 Umeentzako ikuskizuna Oliver magoaren eskutik Zipiriñen.
13:00 Txorizo jana udaletxeko plazan.
18:00 +Es3 dantza eta musika ikuskizuna plazako gaztegunean.
19:00 Haurrentzako antzerkia Zipiriñeko Zipristin Antzerki Taldearen eskutik, kultur etxean.
19:00 San Pedrotako XX. Futbito Txapelketako finalak Urko kiroldegian.
20:00 Guadalajarako Mexiko Lindo taldearen kalejira eta, ondoren, 25 partaidek osatutako ikuskizuna plazan.
20:00 Umeentzako dantzaldia Txorromorro taldearen eskutik, Zipiriñen
22:00 Esku pilota partida profesionalak friontoian:
- Berasaluze IX - Elkoro / Xala - Eulate
- Uriarte - Galarza VI / Irujo - Lasa II
23:00 Dantzaldia Ostadar taldearekin plazan.
23:30 Batukada Perfusion taldearen eskutik.

Ekainak 30, larunbata

11:00-14:00 / 17:00-20:00 Txu-txu trena.
11:00-14:00 / 17:30-20:00 Umeentzako jolas parkea Ziripiñen.
11:30-20:30 Margo erakusketa Zirri-Marra elkartearen eskutik, udaletxe inguruan.
12:00 Globoflexia ikuskizuna Zipiriñen.
12:30-14:30 / 17:30-20:30 Kirol jarduerak eta jolasak plazako gaztegunean: eskalada murrua, tibetar zubia, tirolina, Wi kontsolak eta tailer zientifikoak (14 urtetik gorako gazteei zuzendutako ekintzak).
13:00 Bitsa festa Zipiriñen.
13:00 Meatzaldeko harrizulatzaileen erakustaldia plazan.
14:00 Bazkaria nagusien etxean eta, ondoren, dantzaldia Galea taldearen eskutik.
17:00 Briska txapelketa Itzartu emakumeen elkarteak antolatuta, kultur etxean.
17:00 Bodyboard erakustaldia eta doako ikastaroa, Arrietara hondartzan, David Perez, Antonio Ortiz eta Aritz Larrinagaren eskutik.
18:30 Zirku ibiltaria Circo Bache de Lux taldearen eskutik, plazan.
20:00 Erdizka Lauetan taldearen emanaldia.
22:00 Txokolate jana plazan.
22:00 Pala motza txapelketaren finalaurrekoak.
23:00 Diskoteka plazan.
23:30 Suzko zezena plazan.
00:00 Suak Astondoa pirotekniaren eskutik, Freide-menditik.
00:30 Dantzaldia Iruxur taldearen eskutik eta, ondoren, diskoteka plazan.

Uztailak 1, igandea

10:00 XXXVII. Bakailao Txapelketa.
11:00-14:00 / 17:00-20:00 Txu-txu trena.
11:00-14:00 / 17:30-20:00 Umeentzako jolas parkea Ziripiñen.
11:30 Turutarra fanfarrearen kalejira.
11:30-20:30 Margo erakusketa Zirri-Marra elkartearen eskutik, udaletxe inguruan.
12:00 Nagusien Etxeko abesbatzaren emanaldia.
12:30-14:30 / 17:30-20:30 Kirol jarduerak eta jolasak plazako gaztegunean: eskalada murrua, tirolina, enbor zubia eta goming (14 urtetik gorako gazteei zuzendutako ekintzak).
13:00 Bitsa festa Zipiriñen.
13:30 Kale antzerkia plazan: Filamento el Farolero.
14:30 Bakailao txapelketaren sari banaketa.
16:00 Gazteen Erlojupeko Bizkaiko Txapelketa.
18:30 Eskoziar musika plazan, The McKensy´s Clan Band taldearen eskutik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun