Gizon bat hil da Erandion gidatzen zuen ibilgailuarekin Asua ibaira erortzean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 27a, 20:55

Bilboko auzokidea den RF.P.G. 36 urteko gizonezkoa hil da gaur lehen orduan Erandion, Sakoni bidetik gidatzen ari zen ibilgailua errepidetik irten eta Asua ibaiaren ubidera jausita, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharra goizeko 8:30ak aldera jazo da. Oraindik ikertzen ari diren arrazoiak direla eta, matrikula plaka berriak zeuzkan BMW autoa galtzadatik irten, Asua ibaiaren ubidera jausi eta bertan iraulita gelditu da. Ertzainak, osasun alorreko langileak eta suhiltzaileak berehala bertaratu dira, baina ezin izan dute RF.P.G., ibilgailuan zihoan pertsona bakarra, erreskatatzeko ezer egin. Haren heriotza egiaztatu besterik ezin izan dute egin. Epaileak Ertzaintzaren esku utzi du gorpua jasotzeko ardura, eta Bilboko Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute, bertan autopsia egin diezaioten. Bestalde, Ertzaintzak ikerketa abiatu du ezbeharra zerk eragin duen argitzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun