Bilbao BBK Live jaialdian joko du bihar Nun talde getxoztarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 27a, 22:31

Getxo udalerriko lagunek osatzen duten Nun boskote euskalduna izango da ostegun honetan, 16:30ean, Kobetamendin jarritako bi eszenatokietatik lehenengoan izango den lehenengo taldea. Hain zuzen, bertan izango da Bilbao BBK Live jaialdiaren barruan biharko antolatutako kontzertu handia, Fito & Fitipaldis taldearena alegia, 23:35ean. I Love Ufo (18:10) eta Muchachito Bonbo Infierno (20:25) arituko dira tartean. Nun taldeak 2002an hasi zuen ibilbidea, gaur egun ezagutzen dugun bezala: lau mutil (bi gitarra, baxua eta bateria) eta neska bat (Aitziber kantari ilegorria) osatzen dute. Hala ere, orduko maketako Nunek ez du gaur egun denarekin zerikusi handirik musikari dagokionean, eboluzioa etengabea izan baita orduz geroztik. Orduan bigarren demo bat grabatzea erabaki zuten, eta hala egin zuten iragan abenduan. Zazpi kantuz osatutako grabazioa da "Collage", pop eta hardcorearen artean kokatzen direlarik. Standstill, Maple, Monochrome edo Coldplay bezalako taldeen influentzia nabaria da lan berri honetan. Hitzei dagokionean, amorrua eta desesperazioa azaleratzen dute, Aitziberren melodia gozoekin kontraesankorki agertzen diren sentimenduak. Emozioak eta ñabardurak aurreko lanean bezala azaltzen jarraitzen dute, agian modu sotilago batetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun