Gau osoan ibiliko dira bihar metroak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 27a, 23:31
Behingoz, metroaren aitzakiarik ez da izango San Pedro jaietako ostegunean Sopelara joateko. Izan ere, zerbitzu bereziak jarriko ditu gau osorako Metro Bilbaok. Bilbao BBK Live jaialdiaren hirugarren jardunaldiko garraio eskaria asetzeko dela adierazi dute konpainiako iturriek, baina ezin da ukatu, Kobetamendira joan beharrean, Sopela aldera egin nahi duenak errazago izango duenik. Helmuga bata zein bestea izan, ostiral eta larunbatetako gau zerbitzuetan ematen diren maiztasunak izango ditu ostegunekoak, hau da, 15 minutu Etxebarri-San Inazio tartean, eta 30 minutu Portugalete eta Plentziako adarretan, bi norabideetan. Argazkian, metroa jendez lepo Bilboko jaietan / deadsunrise.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun