Marian Perez del Rio algortarra larunbat honetan, ekainak 30, kalera irtengo da, 15 urte preso egin ondoren. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe Etengabe bitakoraren bidez aurreratutakoaren arabera, Martutene espetxetik goizean irtengo dela esan diote, 9:00ak inguruan. Ondoren, seme-alaba eta familiarrekin bildu eta Txetxu Fernandez bere senarra bisitatzera joango da Burgoseko espetxera. Bisita 17:30ean jarrita daukate bertan. Gero, 21:00etan harrera egingo diote Portugaleten eta 22:00etan Leioako gasolindegian. Ondoren, Algortako Amnistia tabernan harrera ekitaldia egingo zaio: aurreskua, bertsolariak, brindisa… eta argazkia kentzea. Ongi etorri ekitaldia noiz egingo zaion oraindik zehaztu gabe dago. Bestalde, "Euskal presoak Euskal Herrira" lelopean, hileko azken ostiraleko elkarretaratzeak egingo dira etzi. Irudian, Itzubaltzeta / Romon pasa den irailaren 22an hainbat solidariok egindako ekintza.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!