Igeritokia izan ezik guztia egongo da zabalik abuztuan Gobela kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 29a, 17:54

Itzubaltzeta / Romoko Gobela kiroldegia (argazkian) zabalik egongo da nahi duten guztientzat abuztuan, hilabete horretan erabiltzaileen kopuruak nabarmen behera egiten duen arren. Hain zuzen, arrazoi horregatik igeritokia itxi egin beharko dute urtero egiten den derrigorreko garbiketa egin ahal izateko eta hortaz, abuztua jende gutxien dabilen hilabetea denez, hile horretako egun batzuetan itxi egingo dute igeritokia. Halaber, kiroldegira doazenek arazo batzuk jasan beharko dituzte "halabeharrez" mantenu lanak egingo direlako, Udalak jakinarazi duenez. Hauek ez dute galaraziko instalazioak erabili ahal izatea, bai ordea arazoren bat edo beste.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun