Eskualdean izango ditugun kontzertuen artean, besteak beste, Spanish Brass Luur Metals boskotea eta The Diego Brothers Jazz euskal taldearenak nabarmendu dituzte foru erakundeko iturriek. Lehenengoa, abuztuaren 11n izango da Gorlizko elizan eta bigarrena hurrengo egunean Plentziako Astillero plazan. Hona hemen kontzertuen zerrenda:
Gorliz
Uztailak 7, larunbata
20:00 Duo Assai (Iñaki Lagos bibolinjolea eta Arkaitz Mendoza pianojolea), elizan. Autore hauen obrak: Ludwig Van Beethoven, Jose Mª Usandizaga, Aita Donostia, Jesus guridi eta Fernando Remacha.
Uztailak 14, larunbata
20:00 Lirain abesbatza eta Sinfonieta Ricercare Orkestra, elizan. Autore hauen obrak:Purcell, Vivaldi, Bach eta Mozart.
Uztailak 27, ostirala
22:30 XIII. Habanera eta Euskal Polifonia Jaialdia, Iberrebarri plazan: Schola Cantorum (Barakaldo), Goiargi (Zumarraga), Orfeon Mirandes (Miranda) eta Lirain (Gorliz).
Uztailak 28, larunbata
23:00 Nazioarteko Dantzaldia, Iberrebarri plazan: Ballet Folkloriko de La Amazonia (Brasil) eta Aratz dantza taldea (Gorliz).
Uztailak 30, astelehena
23:00 Gozategi eta Plaza.com taldeen kontzertua, Iberrebarri plazan.
Uztailak 31, asteartea
20:00 XVI. Kantaldi Lirikoa, elizan: Tonino Coscarelli Olarra fundazioa (Zuz: Elio Scaravella). Autore hauen obrak:Verdi, Haendel, Mozart, Puccini, Bach...
Abuztuak 11, larunbata
20:00 Spanish Brass Luur Metals, elizan. Autore hauen obrak: J.B. Cabanillas, Juanjo Colomer, A. Lafosse, Paquito Rivera...
Abuztuak 18, larunbata
20:00 Organo kontzertua Daniel Oyarzabal (organoa) eta David Sagastumeren (kontratenorea) eskutik. Autore hauen obrak: J.S.Bach, Caspar Kittel, Benedtto Ferrari, Heinrich Schutz, Marco de Bagliano eta G.F. Haendel.
Plentzia
Abuztuak 7, asteartea
20:30 Marcos Unzueta euskal rock abeslaria, Goñi Portal kultur etxean: “Gaua basamortuan” diska aurkeztuko du.
Abuztuak 8, asteazkena
20:30 Foru Friends taldea (blues, swing), Goñi Portal kultur etxean: Iñaki Iraeta (gitarra), Enema Albizu (gitarra), Izar Herran (ahotsa), Fernando Iraeta (baxua) eta Jorge Gomez (bateria).
Abuztuak 9, osteguna
20:30 Oscar Herrero Trio (flamenko), Goñi Portal kultur etxean: “Abantos” azken diska aurkeztuko dute Oscar Herrero (gitarra flamenkoa), Diego Antunez (flauta eta saxoa) eta Jorge Palomok (perkusioa).
Abuztuak 10, ostirala
20:30 Flauta eta piano emanaldia, Goñi Portal kultur etxean, Antonio Arias (flauta), Juan Jesus Silguero (flauta) eta Diego Cresporen (piano) eskutik. Autore hauen obrak:Bach, Poulenc, Kuhlau, Bome eta Doppler.
Abuztuak 11, larunbata
23:00 Musika kubatarra Rolando Romaguera (zuzendari eta ahotsa), Felix Nemesio Marrero, Manuel Antonio Soto (perkusioa eta ahotsa), Eliseo Lino Pino (gitarra eta ahotsa) eta Victor Manuel Montejok (kontrabaxua) osatutako boskotearen eskutik, Astillero plazan.
Abuztuak 12, igandea
20:30 De Diego Brothers jazz taldea, Goñi Portal kultur etxean: Juan de Diego (tronpeta), Victor de Diego (saxofoia), Elisabet Raspall (pianoa), Pere Loewe (kontrabaxua) eta Caspar Saint Charles (bateria).
Gernika, Elorrio, Bakio, Karrantza eta Lekeition ez ezik, Gorliz eta Plentzian ere egongo dira entzungai, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, asteburu honetan abiatuko den Udako Jaialdiak zikloaren hainbat saio. Foru erakundeak jakinarazi duenez, lurraldeko "bizitza kulturala dinamizatu eta areagotzea" da musika jaialdiaren helburua. Kontzertuetan estilo ugari entzun ahal izango da, hala nola musika herrikoia eta klasikoa, folk, jazz, bandak, pop edota rock musika. Halaber, ziklo horren baitan Euskal Herri osoko eta bereziki Bizkaiko kontzertista, bakarlari eta talde musikalen sustapen lana egin nahi da. Aniztasun horren adibide argia dira, uztailaren 7tik abuztuaren 16ra bitartean, Gorlizko elizan eta Iberrebarri plazan eskainiko diren zortzi emanaldiak. Plentzian, berriz, abuztuaren 7tik 12ra arte egingo dira jarraian sei saio. Argazkian, uztailaren 30ean joko du Gorlizko Iberrebarri plazan Gozategi taldeak.