"La zapatera prodigiosa" obra antzeztuko du larunbat eta igandean Itxartu taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 28a, 21:02

Mikel Albizuren zuzendaritzapean, asteburu honetan aurketuko du Federico Garcia Lorcaren "La zapatera prodigiosa" obra Itxartu antzerki taldeak. Bi saio egingo dituzte, guztira, Getxo Antzokian: bata larunbatean eta bestea igandean. Biak ala biak 20:00etan eta 6 euroren truke. Antzerki talde ez-profesional hau 1996an sortu zen Albisuk berak bultzatuta. Aktore horrek eta beste pertsona batzuek Akelarre antzerki taldea eratu zuten 1966an, orain deseginda dagoena eta Bilbon hain oroitzapen onak laga zituena. Albisuk hainbat urte igaro ebazan Akelarren eta orain, bere bizitza profesionalaz gain, Itxarturen zuzendaritzaz arduratzen da; gainera, batzuetan antzeztu ere egiten du. Itxartu hamabi bat pertsonak osatzen dute, eta noizean behin musikarien, pailazoen, dantzarien eta abarren laguntza izaten dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun