TAO isunen dirua itzultzeko eskatu diote Udalari Sopelako Berdeek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 28a, 23:08

"TAO ezartzea hutsegitea izan zela onartuta, kentzeko erabakia ez da nahikoa, ezta justua ere. Horren eraginez jarritako isunen diru guztia itzuli ere egin behar dute", adierazi du Juantxu del Vigo Sopelako Berdeen zinegotzi eta auzo elkarteko bozeramaileak. Zigortutako gidari gehienak sopeloztarrak direnez, aipatu gaia udalbatzara eramatea erabaki du aipatu alderdiak. Dena den, "pozik" hartu dute erabakia Berdeek, "auzo eta elkarte mugimenduen garaipena delako". Imanol Garai alkateak berak iragarri zuen, joan den ostiralean, 2008ko urtarriletik ez dela TAO eta garabi zerbitzurik egongo. Argazkian, 2005an indarrean sartu eta hilabete luzez ugariak eta jendetsuak izan ziren TAOren aurkako protestak Sopelan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun