Ostegunean hitzaldia emango du Udondo gaztetxean POSIk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 29a, 18:05

Uztailaren 5erako, osteguna, udal hauteskundeen, su-etenaren amaieraren eta udalen osaketaren gaineko hitzaldia eta eztabaida antolatu ditu, Leioako Udondo gaztetxean (argazkian) POSI alderdiak. "2004ko martxoaren 11tik 14ra bitartean, makina bat lagunek protesta egin eta bozkatu zuten PP gobernutik kendu eta aldaketa politiko eta soziala eragiteko. ZPren gobernuak, ordea, ezer gutxi egin du zaukan gehiengoarekin. Beste politika eredu bat behar dugu; egiazko gobernu sozialista baten benetako politika sozialista", adierazi du POSIk. Hitzaldia arratsaldeko 7:30ean hasiko da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun