Geurearen Eguna ospatuko dute bihar Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 29a, 19:07

Ariku Kultur eta Mendigoizale Guneak antolatuta Geurearen Eguna izango da larunbat honetan Berangon. Bestea beste, Pirritx eta Porrotxek eskainiko dute saioa, arratsaldeko 6:30etik aurrera, herriko frontoian. Txikienek ez ezik, aita-amek ere izango dute pailazo bikotearekin gozatzeko aukera. Bi ordu beranduago, berriz, kaleak tabernetatik at ere dantzan jarriko ditu Orkresta Nacional taldeak; dudarik gabe, Elektrotuna ohiek gorputzak mugimenduan jarriko dituzte abesti aski ezagunen bertsioak eginez. Ariku hamar urte daramatza jada euskal kulturaren alde lanean. Esan beharra dago ekitaldi asko antolatzen dituztela Berangon euskal kultura bultzatu eta zabaltzeko. Argazkian, Pirritx aurpegia margozten / La habitacion 101

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun