Presoen aldeko zortzi kontzentrazio izango dira iluntzean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 29a, 20:33
Hilero bezala, gaur, azken ostirala, hainbat kontzentrazio deitu du Etxeratek Euskal Herri osoan "Estatus politikoa orain. Euskal presoak Euskal Herrira!" lelopean. Uribe Kostan honakoak izango dira hitzorduak: 19:30ean, Armintzan, bus geltokiaren aurrean; ordu erdi beranduago, 20:00etan, Erandion, metro aurrean; Itzubaltzeta / Romon, Xake plazan; Algortan, Telletxen; Berangon, Gudari enparantzan; Sopelan, udaletxe aurrean; Leioan, Boulevardean; eta Urdulizen, BBVAren aurrean. Kontzentrazioen ostean, presoen aldeko taloak izango dira Leioako Kurkudi eta Itzubaltzeta / Romoko Branka herriko tabernetan. Argazkian, Algortan egindako presoen aldeko elkarretaratze bat.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun