Leioako Kantika koralak Madrilen abestuko du gaur

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 29a, 21:09

Madrilgo Euskal Etxearen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, Leioako Kantika Koralak doako emanaldia eskainiko du gaur 21:00etan Madrilgo Atocha kaleko Santa Cruz elizan. Kontzertua Eudelek eta Eusko Jaurlaritzak Madrilen duen ordezkaritzak antolatu dute eta, besteak beste, Jon Zaballa Euskal Etxearen presidentea Karmelo Sainz de la Maza Eudeleko burua eta Leioako alkate ohia, Pello Caballero Eusko Jaurlaritzako ordezkaria Madrilen, Josu Legarreta eta Mikel Burzako Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Ekintza zuzendariak izango dira Madrilen bizi diren euskal herritarrekin emanaldiaz gozatzen. Abesbatza 2001ean sortu zen Leioako Udal Musika Eskolan Basilio Astulez zuzendariaren ekimenez eta egun 10 eta 17 urte bitarteko 55 neska-mutilek osatzen dute. Sei urte hauetan taldeak hainbatetan jo du atzerrira: Portugal, Islandia, Herrialde Katalanak, Mexiko eta gaur, Gaztela. Argazkian, Kantika Koraleko neska-mutilak, ohikoak dituzten elastiko koloretsuak soinean / La idea del norte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun