Espainiako Auzitegi Goreneko Bigarren Aretoak Mikel Herman Belaustegigoitiaren aurkako
32 urte t'erdiko kartzela zigorra berretsi egin du, 2005eko urriaren 14an Hermanek Aintzane Garai gazte barrikoztarra hil eta bortxatu zuela onartuz, gaur "
El Correo Español" egunkariak zabaldu duenaren arabera. Bizkaiko komunikabidearen aburuz, egun Basaurin dagoen presoa beste espetxe batera lekuz aldatuko dute epaia Bizkaiko Auzitegira heldu ostean, hemendik egun batzuetara. Era berean, "El Correo Español"ek aipatzen ez dituen iturri judizialak aintzat hartuta, Mikel Hermanek gutxienez 16 urte eman beharko lituzke espetxean, hirugarren graduan ateratzeko aukera izan baino lehen. Hermanen abokatuek Bilboko Auzitegiko Seigarren Atalak erabakitakoaren aurkako
errekurtsoa aurkeztu zuten, besteak beste Garai eta Hermanen arteko sexu harremanak neskaren onarpenarekin egin zirela argudiatuz. Gorenak, baina, ez du horrelakorik onartu eta Bizkaiko Auzitegiak ezarritako espetxe zigorra, Barrikatik edo Garai familiarengandik 46 urteko urruntze-agindua eta 540.000 euroko kalte-ordaina berretsi ditu. Dena den, litekeena da Herman kaudimengabea deklaratzea. Gainera, Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren aurrera jotzeko aukera ere badauka. Argazkian, Yolanda Lopez, Aintzane zenaren ama, David Garai, seme zaharrena eta Jose Mari Ezpeleta Barrikako alkate ohia, prentsaurreko batean.