Sopelako txosnetan lapurreta egin dutela salatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 30a, 23:48

Sopela eta Larrabasterrako txosna batzordeak salatu du bart, ostiral gauetik larunbateko goizaldera bitartean, Munarri abesbatzaren txosnan izandako lapurreta. Txosna horretan, aldaketarako dirua ebasteaz gain, hainbat likore botila lapurtu, presoen ikurra lurrera bota eta hogei bat guito edan dituzte lapurrek lasai asko, txosnako toldoa zulatu ostean. Txosna batzordeak iaz Sopelako Udalari Loroñon txosnak ez kokatzeko emandako argudioen artean segurtasun ezarena nabarmendu zuen. Gaur goizean, txosnan gertaturikoa jakin bezain laster, Munarriko ordezkariek gertaturikoa salatu dute Sopelako Udaltzaingoaren egoitzan. Argazkian, Sopela eta Larrabasterrako txosna batzordearen hainbat kide edalontzi ekologikoen egitasmoa eta San Pedroetako egitarauaren aurkezpenean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun