Mugitzeko zailtasunak dituzten lagunek erraztasun handiagoak izango dituzte udan zehar Gorlizko Astondo eta Algortako Ereaga (argazkian) hondartzetara joateko, 2004tik Gorlizen eta 2005etik Algortan udaro egiten den Hondartza denontzat egitasmoari esker. Gaur eta irailaren 1era bitartean, asteko egun guztietan eta goizeko 11etatik arratsaldeko 7etara, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonek ere gozatu ahal izango dute hondartzaz, horretarako hainbat laguntza tekniko izango dutela: aldagela bereziak, dutxarako aulki berezia eta zortzi makulu egokituak, arropaz aldatzeko zein hondartzan eta uretan mugitzeko launa begiraleen laguntza pertsonala, eta lehorrean zein uretan erabiltzeko moduko 7 gurpil-aulki (4 Gorlizen eta 3 Algortan).
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!