Gotzone Mora fitxatu du Valentziako Gobernuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 3a, 18:21

Gotzone Mora Getxoko zinegotzi ohia, EHUko Soziologia irakaslea eta PSE-EEko kide espedientatua Valentziako Gobernuko kidea bilakatu zen atzo. Francisco Camps popularrak zuzentzen duen exekutiboan Inmigrazio eta Hiritartasunerako Sailaren idazkaria izango da Mora, eta Rafael Blasco sailburua eta Camps presidentea baino ez du izango bere gainetik. "ABC" egunkariak jakinarazi duenez, Moraren izendapena atzo iragarri zuen Blascok, bere ardura hartzeko ekitaldian. Blascoren aburuz, Mora "inmigrazio gaietan aditua" izateaz gain, "beren lurraldeetatik ateratzen direnean etorkin askok aurrera eraman behar duten giza eskubideen aldeko borrokaren" eredua ere bada. 2005ean Esperanza Aguirrek Madrilgo Autonomiaren Inmigraziorako Erregio Foroaren kide izendatu zuen Gotzone Mora. Bestalde, eta Sare Antifaxistak zabaldutakoaren arabera, azken hauteskundeetan Morak PPren aldeko kanpaina egin zuen, pasa den ekainaren 27an "kontzentrazio sionista" batean parte hartu zuen Madrilgo Iranen enbaxadaren aurrean, eta azken hilabeteotan jeneral kolpistaren omenez sortutako Soriako Yagüe Fundazioan zein CNIren finantzazioa jasotzea eta sekta bezala jardutea hainbatetan leporatu dizkioten UCE alderdiarekin lotutako ateneoetan hainbat hitzaldi eman ditu. Euskal politikariak pasa den apirilean Força Ciutadana alderdia sostengatu zuen. Argazkian, Gotzone Mora ekainaren 27ko kontzentrazioan / Sare Antifaxista.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun