Aurkeztu beharreko ikasleen erdiak Leioako campusean egingo ditu selektibitateko ezohiko azterketak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 3a, 19:17

Hautaproben ezohikoa azterketa hasiko da asteazken honetan, arratsaldeko 4etan, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta 1.883 ikasle aurkeztuko dira, haietako 955 euskaraz, EHUko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez. Araban 278 ikaslek egingo dute azterketa, 95ek euskaraz eta 183k gaztelaniaz; Bizkaian 958 ikasle aurkeztuko dira, 499 euskaraz eta 509 gaztelaniaz; azkenik, Gipuzkoan, 647 ikasle arituko dira guztira, 411 euskaraz eta 236 gaztelaniaz. Hortaz, aurkeztu beharreko neska-mutilen erdia baino gehiagok egingo du selektibitatea Erandio eta Leioako campusean.

Ikasleek 11 epaimahaitan egingo dituzte azterketak: bi Araban, hiru Gipuzkoan eta sei Bizkaian. Azterketek ostegunean eta ostiralean jarraituko dute. Hautaprobaren ohiko deialdia 7.828 ikaslek egin zuten ekainaren 6, 7 eta 8an, eta %95,54k gainditu zuen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun