Opel Goñi eta Autos Amabeko mekanikariek greba mugagabea hasi dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko uzt. 3a, 20:06

Leioan kokaturik dauden Opel Goñi eta Autos Amabe enpresetako tailer mekanikoen sailetako langileek greba mugagabea hasi dute hitzarmen propioaren alde, sektoreko hitzarmenaren negoziazioa "blokeatuta" dagoelako. ELA sindikatuak prentsa ohar bidez iragarri du 2004, 2005, 2006 eta 2007 urteetan galduriko erosteko ahalmena berreskuratzea ahalbidetuko duten soldata igoerak eskatzen dituzte grebalariek, urte horietan ez baitzen Metalgintzaren sektoreko hitzarmena sinatu Bizkaian. Argazkian, Leioako Amaia kalean dago Autos Amabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun